XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1. BOTADUN KATUA Behin batez oso gizon zahar bat bizi zen. Oso gaixo zegoen. Laister hilko zen.ZAHARRA: Semeak! Semeak! (badatoz).
Semeak, laister hilko naiz.
Nire gauzak zuentzat izango dira: zuretzat, Ximon, etxea, zuretzat, Xanti, astoa eta zuretzat, Bixente, katua, Aaaaaah!, hilko naiz... Aaaaaaaaah! (hiltzen da).
XIMON: Hil da! Etxe hau nirea da. Alde hemendik! XANTI: Bai anai gaiztoa zarela! Goazen, astotxo! (badoaz).
XIMON: Alde, alde! BIXENTE: Nora joango naiz? Hain pobrea naiz... Goazen, katutxo!.
BIXENTE: Nora joango naiz? Hain pobrea naiz... Katu bat bakarrik daukat, eta zaku honetan bi letxua eta arropa batzuk, besterik ez.
KATUA: Ez triste jarri, jauna.
Nik lagunduko dizut.
BIXENTE: Zuk neri lagundu? Nola? KATUA: Ekarri letxua bat... (hartzen du). Orain lo egin lasai.